XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Horregatik
- Nik ez dut horrelakorik esan, mesedez, lasai zaitez.
- Barka
- Eta Martxoan zertarako elkartu zineten? - Ez ginen elkartu, kalean aurkitu baizik.
- Eta zer esan zizun? - Bere arazoak kondatu zizkidan.
- Jokoarena? Buruaz baieztatu zuen.
- Nola dakizu? - Zuk ordaindu al zenizkion zorrak?.
- Berak dirua behar zuela esan zidan... - Eta zuk eman al zenion?.
Presionatzen saiatu nintzen, hura jakitea beharrezkoa zitzaidan, Lizek dirua utzi bazion, Stewart jaunak egia esan zidan eta jadanik kasino-zuzendaria ez zen susmagarria izango.
- Etsituta zegoen eta nik mesede bat zor nion, gaztetan besterik gabe utzi egin nuen eta berak ez zidan inoiz hura aurpegira bota... lagun handiak ginen....
- Eta dirua eman zenion.
- Bai
- Eta horretarako elkartu al zineten Apirilean? - Hala da.
Bere etxe ondoko kafetegi batean...- dudatan egon zen une batez.
Tira, elkartu egin ginen eta dirua eman nion.
- Eta zure senarrak ba al daki hori? - Ez, berak ez daki ezer.